XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni baino adituagoa den batek orrialde hauetan poemaren metrika-gaia aztertuko duenez erabat albora utziko dut alderdi hori nahiz eta edozein itzulpenetan osagai semantiko estilistiko eta pragmatikoak (zer nori nola) elkarrekiko oreka estuan eta banaezinean geratzen diren eta, ondorioz balioztatu beharrekoak izan.

Poemaren Titulua Jatorrizko titulua Cántico Espiritual Canciones entre el alma y el Esposo da eta bi perpaus hauen itzulpenetik hasten dira itzultzaileen arteko erizpide-ezberdintasunak eta aldeak.

G-k espiritualen ordaintzat maite ematen digu eta joera dinamiko eta interpretatzaile baten ildotik alma arima ezkontide itzultzen du Esposoren baliokidetzat Kristo ematen duelarik senaren ordez.

Canción hitzaren ordez euskal usariozko oles hitza nahiz eta kanta baino areago diosal edo agurra izan.

O-k iainkorako hitz adiera murritzagokoa darabil espiritualen ordez eta honek ere G-k bezala Kristo hartzen du Esposoren baliokidetzat jatorrizkoaren hitzezkotasunetik saihestuz.

Geroago esposa hitza ere arimaz itzultzen du.

SO-k barne hitza aukeratzen du espiritualen baliokidetzat.

Eta azkenik LA-k bigarren perpausa itzultzetik hasten da eta Kristo darabil Esposoren ordez.

Titulu edo idazpuruaren alderaketa honetatik bertatik nabari zaigu neurri bateraino itzultzaileek hartu duten jarrera dinamiko eta interpretatzailea nahiz eta ondoren ikusiko dugunez alde nabarmenak egon beraien artean bertsoaren formari dagokionez eta jatorrizkoaren ordainak ematekoan egiten dituzten hitz eta egiturei dagokienez.

Jarrera dinamikoa deritzan honen barruan egoteak ez du esan nahi erabat eta puntuz puntu irakurlearen ulerkuntza bati erasotzen denik zeren poemaren itzulpenak irakurtzea aski baita sarritan jatorrizkoak ez bezalako gorabeherak daudela itzulpenean ikusteko.

Bertso-egitura formal estuena O-k eta LA-k hartutakoak diren arren bien itzulpenak konparatzean jatorrizkoarekiko baliokidetza eta zehaztasun maila ezberdinak ageri zaizkigu.

LA zehazki jarraitzen zaio lira-egiturari (7a 11b 7a 7b 11b) baina halere baliokidetza semantiko-formal handiagoa ageri du SO eta O-k berek baino.

Agian malabarismoak egitea eta herronkei aurre egitea atsegin zuen O heptasilaboen esparru meharrak estuago hartu izan du eta maniobra gehiago egitera behartu.

Bertso batzuen azterketa alderatua 1. bertsoaren azterketak G-ren itzulpena ematen digu zehaztasun semantiko handienekotzat eta LA-rena alderdi formalari dagokionez jatorrizkoari lotuentzat.